martes, 20 de octubre de 2009

Logroñoko analisia

Logroñoko analisia from aitziber on Vimeo.


Azken finean, eta ikaskide guztien analisi lanak ikusti eta gero, guztiok antzeko ondorioetara iritsi garela ikusten dut. Era batean edo bestean, gaur egungo egoera azterturik, proposamenetan guztiak saiatu gara alde zaharra indartzen; bertara jendea, erabilera berriak, komertzioak eta abar erakarriz, hala nola parkeari beste izaera bat ematen, batez ere ondoan ibaia izateak, hainbat aukera eskaintzen dituelako.
Gure kasuan, eta adibide edo proposamen azkar bezala baratza publikoen ideai bota genuenez, bide horretan sakonduz joan gara. Dena den, lauhilabeteko lanari begira, ez zait iruditzen ideia hoberena denik, ez behintzat bide bakar horretatik abiatzeko. Parkeari beste izaera bat eman behar zaiola pentsatzen dut, aztarnekin lotura izateko eta hainbeste degradatu den alde zaharrari iparraldetik babes bat eskaintzeko, baina baratzen ideiaz gain, bestelako erabilerak tartekatu beharko lirateke.
Ariketa aurreratu ahala, hasierako ideia eraldatuz joango da!

No hay comentarios: