Zaila egiten zait orain arte erabilitako ohiko koadernoa bloggaren bidez "ordezkatzea", zaila egiten zaidalako nire lanak besteen begi-bistan jartzea. Baina aurtengo helburu garrantzitsuenetako bat, hain zuzen ere hori izango da, nire lanetan sinestea eta beraz blogga egunerokotasunez erabiltzea.
Bestalde, iazko esperientzia ezagutuz, klaseen metodologia egokia iruditzen zait, bai talde lana lantzeko eta aurrez aipatutako nire puntu ahul hori aldatu ahal izateko (talde lanak niganako segurtasuna lortzeko bidea ematen didalako); bai bakarkako lana, bakoitzaren irudimena garatzeko.
Gogotsu hasten dut kurtsoa, programa erabat ezberdineko proiektuen esperoan. Izan ere, 4. mailako proiektuak, orain arteko metodologiatik aldentzen dira eta agian etorkizunerantz eta lan mundurantz begira ez badira ere oso proiektu errealak, benetan ikasgaiaz gozatzen eta lanarekin disfrutatzen erakusten digute.
Teoria klaseei dagokienean, aberasgarriagoak iruditzen zaizkit irakasleen bidaien edota esperientzietan oinarritutako klaseak, hala nola arkitektura hutsean zentratu gabe, argazkilaritza, zinea, musika... eta bestelako alderdiak klasera ekartzea, bi orduko hitzaldi monotonoak baino. Azken finean teoria klaseez disfrutatzea ere garrantzitsua baita!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario