jueves, 10 de diciembre de 2009

bitxikeriak

Gure hodeiaren itxiturarako, eraikinak berak daukan presentzia kontutan harturik, sareen erabilera aukeratu genuen. Hasiera batean ez genuen inpermeabilizazioa kontutan hartu eta zutabeen diseinu hutsean zentratu ginen (agian hasiera batean maketaren eskalan pentsatzen genuelako eta ez errealitatean). Baina arazoari aurre egiteko aukeratu genuen planteamendua ondorengoa izan zen: batetik, azken xaflak tamaina handienekoak izateaz gain, beteak izatea eta bestetik, urak kanpoko sareetan behera bideratzeko maldakatuak egotea, honela nolabait malda minimodun bateko estalki itxia eratuz.
Behin erabaki hau hartua zegoela, bitxikeria bat aurkitu dugu, nahiz eta konturatu garen bitxikeria hau guk uste baino hedatuago dagoela.

Lima "caza" la niebla para obtener agua

Entre que la pluviosidad en Lima no alcanza los 40 mililitros de lluvia al año, y que el agua corriente es un servicio más bien poco corriente, los vecinos del barrio de Bellavista, en el distrito de Villa Maria del Triunfo han tenido que recurrir al ingenio.

Hace dos años, los habitantes de los barrios más altos de la ciudad -en las estribaciones de los Andes-, comenzaron a experimentar con redes de plástico similares en tamaño a las de voleibol (ocho metros por cuadrado) para empapar la niebla que nueve meses al año cubren sus calles.

El sistema, que ha ido perfeccionándose en este tiempo, consiste en que las mallas de plástico se empapen y viertan las gotas de rocío al condensarse en unos canales de fabricación casera. Esos conductos, a su vez, vierten el agua en tanques del tamaño de una piscina que están instalados en la parte baja del barrio.

De este modo, cada 24 horas los limeños obtienen de la niebla unos 500 litros de agua. Aparte de los usos domésticos y alimenticios, los vecinos de Bellavista utilizan el líquido para crear pequeños huertos de autoabastecimiento y para el cultivo de árboles de Tara, cuyo fruto contiene taninos que se utilizan para el tratamiento de muebles de cuero.

El invento de capturar la niebla viene a paliar una doble circunstancia que acucia a los peruanos: por un lado, sus glaciares tropicales, cada vez más raquíticos, vierten menos agua de deshielo a los ríos; y por otro, la duplicación de la población limeña -que hoy sobrepasa los ocho millones de habitantes- ha dejado insuficientes los suministros de la ciudad.

(www.libertaddigital.com/ciencia/lima-caza-la-niebla-para-obtener-agua-1276373787)

materialak hautatzen

2. miniproiekturako hautatutako materiala, orain arte aipatu bezala, sareak dira. Sare hauek nahi dugun azalera edo zatiak lortzeko aukera eskaitzen digute; gure beharren arabera, guk diseinatuko ditugularik beharrezko tamainako piezak.

Hasiera batean, sareetan pentsatzean, arrantzaleen sareetara joan zitzaigun burua, baina interneten pixka bat begiratu ondoren, sare mota ugari daudela konturatu gara, bizitzako beste hainbat sektoretan erabiltzen direnak: eraikuntzarako sareak, kiroletarako sareak, industriarako sareak, segurtasun sareak...
Beraz, barietate honek, koloreak aukeratzeko garaian ere aukera gehiago eskaintzen dizkigu.

Era berean, sareen bilaketa honetan murgildurik, 3. miniproiekturako baliagarria izan daitekeen sare mota bat aurkitu dugu: argidun sarea.
Berez sareak ez du argirik, baina zuntz reflektanteak ditu, zeinak inguruko argia eta honen kolorea hartzeko gaitasuna duten. Beraz ondoan argiztapen zuzenik ezean, sareek, beste motatako edozein sareren itxura izango lukete, baina argiztapenaren aurrean ezberdin funtzionatuko lukete.
Aukera polita izan daiteke honelako sareak erabiltzea gure proiektuan.

lunes, 7 de diciembre de 2009

vegetal chair

Hodeiaren egituran sortutako hostoekin antzekotasuna duten aulki batzuk aurkitu ditut, Ronan & Erwan Bouroullec diseinatzaileek sortuak. Aulkiaren izenak salatzen duen bezala, hauek ere naturako elementuetan oinarritu dira diseinu berezi hau lortzeko.

Vegetal chair: Blooming 2008

Vitra, Switzerland

(http://www.bouroullec.com/)

sábado, 28 de noviembre de 2009

2. miniproiektua

ITXITURAREN BILA

Valbuenako hodeia estaltzeko aukeratutako materiala telak izan dira (edo agian maketaren eskalatik errealitatera pasatzean sareak).

Ideiaren eskema:

viernes, 27 de noviembre de 2009

€spanish dr€am

Guillermo Cruz eta Santiago Cirugedaren dokumentala

Aurreko astean, etxebizitzaren inguruko dokumental hau bota zuten ONCE-ko egoitzan. Interesgarria benetan. Azken urte hauetan eman den "boom inmobiliarioaren" azalpenaz gain, horren aurrean proposatu litezkeen alternatibak ere tratatzen ditu, Santiago Cirugedak proposaturiko estalkien erabilpena, etxebizitza modulu berrien instalazioekin, esaterako.

€SPANISH DR€AM from Guillermo Cruz on Vimeo.

jueves, 26 de noviembre de 2009

lehen ideiak


proiektuaren estrategia

PROIEKTUAREN ESTRATEGIAREN DESKRIBAPENA 3-5 ESALDITAN:
_ Bi erabilera nukleo:
·Sinbolikoa - erabilera "pasajeroa"
·Funtzionala - erabilera egunerokotasunean

_ Egunerokosunaren erasbilerak jarraitasuna lortu hiritik parkerako trantsizioan

_ Erabilera "pasajeroak" izaera erakargarria izan behar du

sábado, 21 de noviembre de 2009

hodeiaren emaitza

Hodeiaren proiektuaren aurkezpen-azalpen gisa prestatutako irudiak eta muntaiaren bideoa dira honako hauek:




1. miniproiektua from aitziber on Vimeo.

viernes, 20 de noviembre de 2009

1. miniproiektua

HODEIAREN SORRERA PROZESUA: ideietatik zerura

7 pertsonen ideien konbinazioz hodei bat sortzea ez da lan erraza izan, baina azkenean... egina dago!!
Arkitekturan dauden hodei ugarien adibideak ikusita, hasiera batean hodei izaera hobekien deskribatzen duen elementua erabiltzea erabaki genuen: globoa, horretarako Madrilgo 11-M-ko biktimen omenez eraikitako monumentuan oinarrituz.

http://www.estudiofam.com/


Ideia erakargarria zen; alde batetik barruko globoaren materialaren (efte-a) malgutasunak, Valbuenako elizaren gangei berezko forma emateko bidea ematen zigun, ebaketa nahiko erreala sortuz, material guztiz ezberdin batekin, eta bestetik kanpotik beste itxitura edo azal baten beharra izateak, bi itxura ezberdin sortzea ahalbidetzen zigun.
Hala ere, maketan pentsatzen hastean, arazoak etorri ziren. Egitura oinarritzat zuen ariketa batetarako, egitura fisikorik gabeko maketa bat egitea ez zen egokiena; batez ere, guk ere ez genekielako aurrera nola jarraitu.


Beraz, nahiz eta ideia guztiok gustoko izan, bide hau baztertzea erabaki genuen. Gerora, ibardin zerbitzu gunean erabiltzen ari diren portikoak etorri zitzaizkigun burura, baina ideiari buelta batzuk eman ostean, hau ere bazterturik geratu zen.


Hurrengo inspirazio iturri bezala, Lancashiren kokatutako soinu-zuhaitza erabili genuen. Oinarri fin batetik hasi eta goruntz joan ahala, horizontalean ere zabalduz joango zen irudia eratuko luke.
Maketarekin probak egin ostean, sinplifikazio batera pasa ginen, zeinak era berean, azkenean izango zen hodeira bideratuko gintuen.


Azken emaitza, hosto moduko xaflaz osaturiko zutabeak izan dira. 7 xafla edo hosto tiporen konbinaketaz, eta hauen artean tartekatutako nukleoen bitartez konposatu da, zeinak batetik, barruan elizaren gangen forma imitatzen saiatzen diren eta bestetik, kanpoaldean elkarren artean trabatzen diren, hodeiaren itxura hartzeko.

Hostek, nukleo zentral bat dute, hostoa handitu ahala ere handitzen doana, eta hau kanpo eraztunarekin lotuko dituzten zain batzuk. Nahiz eta modulu bakoitzak egitura egonkortzeko zutabe bat daraman erdian, ideia sekzio ezberdinetako zutabea egitea zen, eta altxaeran, uste dut lortu dela!

martes, 20 de octubre de 2009

Logroñoko analisia

Logroñoko analisia from aitziber on Vimeo.


Azken finean, eta ikaskide guztien analisi lanak ikusti eta gero, guztiok antzeko ondorioetara iritsi garela ikusten dut. Era batean edo bestean, gaur egungo egoera azterturik, proposamenetan guztiak saiatu gara alde zaharra indartzen; bertara jendea, erabilera berriak, komertzioak eta abar erakarriz, hala nola parkeari beste izaera bat ematen, batez ere ondoan ibaia izateak, hainbat aukera eskaintzen dituelako.
Gure kasuan, eta adibide edo proposamen azkar bezala baratza publikoen ideai bota genuenez, bide horretan sakonduz joan gara. Dena den, lauhilabeteko lanari begira, ez zait iruditzen ideia hoberena denik, ez behintzat bide bakar horretatik abiatzeko. Parkeari beste izaera bat eman behar zaiola pentsatzen dut, aztarnekin lotura izateko eta hainbeste degradatu den alde zaharrari iparraldetik babes bat eskaintzeko, baina baratzen ideiaz gain, bestelako erabilerak tartekatu beharko lirateke.
Ariketa aurreratu ahala, hasierako ideia eraldatuz joango da!

jueves, 8 de octubre de 2009

Bloggarekin adiskidetzen...

Zaila egiten zait orain arte erabilitako ohiko koadernoa bloggaren bidez "ordezkatzea", zaila egiten zaidalako nire lanak besteen begi-bistan jartzea. Baina aurtengo helburu garrantzitsuenetako bat, hain zuzen ere hori izango da, nire lanetan sinestea eta beraz blogga egunerokotasunez erabiltzea.
Bestalde, iazko esperientzia ezagutuz, klaseen metodologia egokia iruditzen zait, bai talde lana lantzeko eta aurrez aipatutako nire puntu ahul hori aldatu ahal izateko (talde lanak niganako segurtasuna lortzeko bidea ematen didalako); bai bakarkako lana, bakoitzaren irudimena garatzeko.
Gogotsu hasten dut kurtsoa, programa erabat ezberdineko proiektuen esperoan. Izan ere, 4. mailako proiektuak, orain arteko metodologiatik aldentzen dira eta agian etorkizunerantz eta lan mundurantz begira ez badira ere oso proiektu errealak, benetan ikasgaiaz gozatzen eta lanarekin disfrutatzen erakusten digute.
Teoria klaseei dagokienean, aberasgarriagoak iruditzen zaizkit irakasleen bidaien edota esperientzietan oinarritutako klaseak, hala nola arkitektura hutsean zentratu gabe, argazkilaritza, zinea, musika... eta bestelako alderdiak klasera ekartzea, bi orduko hitzaldi monotonoak baino. Azken finean teoria klaseez disfrutatzea ere garrantzitsua baita!!