Programako erabilera ezberdinak, behe oinetik igo egin dira, zirkulazio edo ibilbide berri bat sortuz alde zaharreko eraikinen estalkien kota inguruan. Zirkulazio honen bidez, erabilera ezberdinak beraien artean tartekatu daitezke, erabiltzaile aniztasuna ere bultzatuz.
Zirkulazio berri hau, pasarelen bidez eraikitzen da, zeinak era berean berau eusteko balio duten komunikazio elementu-zutabeetan amaitzen diren.
Pasarela eta komunikazio elementu hauek erabat publikoak diren arren, etxebizitza erabilerak ere badaudenez ibilbidean zehar, hauek komunikazio elementu pribatu baten bidez hornitzen dira.
Zirkulazio berriari esker, eraikin berriak kota altuagoan kokaturik daude, ia behe oin guztia irekia geldituz, eta bolumenek argi gehiago lortuz.
Ibilbide berriaren bidez, alde zaharra berrantolatzeaz gain, alde zaharra hiriko beste espazio batzuekin lotzea lortzen da, errepideak sortzen duen maila aldaketa handia gaindituz. Honela, merkatu plazatik parkerainoko irisgarritasuna hobetzen da.
Erabilera publikoenak, beheko espazio publikora iritsiko dira, eraikinaren eta beheko espazioaren arteko erlazioa bilatuz.
Gaur egun dauden medianera eta etxebizitzei dagokienean, eraikin berriek ez dituzte eraikin zaharren medianerak ikutuko, soilik beharrezko egitura apoiatuko dira bertan. Hontaz gain, medianerei soluzioa emateko, inguruan izango dituen funtzioen arabera, 2 bide erabiliko ditugu: medianera begetala sortu edota pintura hutsaz berrestali.
No hay comentarios:
Publicar un comentario