Ebaketa konstruktiboari buruzko klase teorikotik ateratako ideia garrantzitsuenak:
- ebaketak proiektuaren zati esanguratsuena adierazi behar du (ebaketaren "marra" ez da jarraia izan behar, adierazgarritasun hobea lortzeko mugitu daiteke)
- osotasuneko marrazki bat izan behar da
- ebaketaren bidez barne aldea eta kanpo aldea erlazionatu behar dira
- ebaketa eta oinaren artean erlazio estua egon behar da; ebaketa aldatzen den heinean oina aldatu egingo da, eta alderantziz
- ebaketa ez da eraikinean amaitzen, ondoren INGURUA dator eta hau ere adierazi egin behar da
- ebaketaren bidez ulertu behar barruko espazioa eta barruko giroa (atmosfera) nolakoa den: solairuak, argitasuna...
- ebaketaren bidez ere erakutsi behar dira barruko zirkulazio edo ibilbideak nolakoak diren
No hay comentarios:
Publicar un comentario