miércoles, 12 de mayo de 2010

arkitekturako argazkilariak

Interneten arakatzen, arkitektura argazkietara eramaten duten hainbat argazkilari aurkitu ditut, eta haien lanei begirada bat botatzen, baita eraikin interesgarriak aurkitu ere.

http://www.jesusgranada.com/
http://www.miguelcoelho.com/

ebaketa konstruktiboaren klasea


Argazki hau, x-izpien bidezko argazkilaria den Nick Veasey britainiarraren lan bat da.







Ebaketa konstruktiboari buruzko klase teorikotik ateratako ideia garrantzitsuenak:


- ebaketak proiektuaren zati esanguratsuena adierazi behar du (ebaketaren "marra" ez da jarraia izan behar, adierazgarritasun hobea lortzeko mugitu daiteke)
- osotasuneko marrazki bat izan behar da

- ebaketaren bidez barne aldea eta kanpo aldea erlazionatu behar dira
- ebaketa eta oinaren artean erlazio estua egon behar da; ebaketa aldatzen den heinean oina aldatu egingo da, eta alderantziz
- ebaketa ez da eraikinean amaitzen, ondoren INGURUA dator eta hau ere adierazi egin behar da

- ebaketaren bidez ulertu behar barruko espazioa eta barruko giroa (atmosfera) nolakoa den: solairuak, argitasuna...
- ebaketaren bidez ere erakutsi behar dira barruko zirkulazio edo ibilbideak nolakoak diren

ariketaren zuzenketa

Entregaren ondorengo zuzenketan ateratako ondorioak honakoak dira (edo ondorioak baino, birplanteatu eta zuzendu beharreko atalak):

1) Hasiera batean genuen programa spa-hotela eta etxebizitzak ziren. Geroago, guk planteatutako estrategiari erantzuna emateko, programa zabaldu egin genuen, baina programa handiegia dugunez, hasiera batean tokatzen zitzaiguna bakarrik garatzea (plano xehetuetan) erabaki dugu.

2) Pasarela guztia kota berdinean egotea diskutigarria da, beheko terrenoa maldan dagoelako. Horregatik, pasarelan kota ezberdintasuna sortu behar dira, puntu horiek plaza bertikalak sortzeko erabiliz.

3) Pasarela gaur egungon etxebizitzetatik ahalik eta independienteena egiteko (egitura aldetik), komunikazio elementu nagusiez gain, "zutabe-igogailu" gehiago sartzea beharrezkoa da.

4) Eraikin zaharren inguruan, aire pasatzen utzi (eraikin berrien eta zaharren arteko gainjarketa, edota gehiegizko hurbilketa ekidin).

5) Aztertu pasaleraren eta eraikinetako solairuen ebaketak: nolakoak izan behar diren altuerak...

6) Pentsatu zer gertatzen den eta nola ematen diren pasarela eta eraikinen arteko lotura.

jueves, 6 de mayo de 2010

"Habitar los puentes"

MARC MIMRAM arkitektoaren proiektu honetan, gure planteamenduarekin antzekotasunak topatzen ditugu. "Habitar los puentes" ekimeneko proiektu teorikoetako bat da eta zubi baten inguruan antolaturiko bizitza erakusten du.


El arquitecto e ingeniero de puentes y calzadas Marc Mimram se asoció con Lafarge para cuestionar y reinventar el lugar de los puentes. Puentes techo en Shanghái, puentes habitables en Moscú, estructuras de recibimiento en Nueva York, puente paisaje en la Courneuve (Francia). Estos son cada uno de los proyectos de los estudios “Habitar los puentes” que invita a vivir la infraestructura, no como un mal necesario pero como un bien colectivo, un lugar para compartir en el corazón de la ciudad.

martes, 4 de mayo de 2010

entrega atalka


Programako erabilera ezberdinak, behe oinetik igo egin dira, zirkulazio edo ibilbide berri bat sortuz alde zaharreko eraikinen estalkien kota inguruan. Zirkulazio honen bidez, erabilera ezberdinak beraien artean tartekatu daitezke, erabiltzaile aniztasuna ere bultzatuz.

Zirkulazio berri hau, pasarelen bidez eraikitzen da, zeinak era berean berau eusteko balio duten komunikazio elementu-zutabeetan amaitzen diren.

Pasarela eta komunikazio elementu hauek erabat publikoak diren arren, etxebizitza erabilerak ere badaudenez ibilbidean zehar, hauek komunikazio elementu pribatu baten bidez hornitzen dira.

Zirkulazio berriari esker, eraikin berriak kota altuagoan kokaturik daude, ia behe oin guztia irekia geldituz, eta bolumenek argi gehiago lortuz.


Ibilbide berriaren bidez, alde zaharra berrantolatzeaz gain, alde zaharra hiriko beste espazio batzuekin lotzea lortzen da, errepideak sortzen duen maila aldaketa handia gaindituz. Honela, merkatu plazatik parkerainoko irisgarritasuna hobetzen da.

Erabilera publikoenak, beheko espazio publikora iritsiko dira, eraikinaren eta beheko espazioaren arteko erlazioa bilatuz.

Gaur egun dauden medianera eta etxebizitzei dagokienean, eraikin berriek ez dituzte eraikin zaharren medianerak ikutuko, soilik beharrezko egitura apoiatuko dira bertan. Hontaz gain, medianerei soluzioa emateko, inguruan izango dituen funtzioen arabera, 2 bide erabiliko ditugu: medianera begetala sortu edota pintura hutsaz berrestali.