4_ESPAZIO PUBLIKOAREN ERAIKINA
Eraikin hau sortzeko ideia eta batez ere beharra, goiko zirkulazioari erabilerak ematerakoan sortu zen. Izan ere erabilera pribatuetaz gain, gaur egungo kaleetan gertatzen den bezala, espazio publiko irekien beharra ikusi genuen.
Eraikin honen bitartez, alde batetik, goiko ibilbidean kota aldaketak sortzen dira; pasarelek alde zaharreko maila jarraitzen duten eraikinen eskala jarraitzeko. Bestetik, kalearen eta pasarelaren arteko lotura ibilbidea eratzen da, ibilbide horretan aktibitate ezberdinak gertatzeko solairuak pentsatu direlarik.
Ibilbidea behe solairuan guztiz irekia da, kaleko ikuspegia eraikinera sartzen utziz eta bien arteko interakzio bat lortuz. Bestalde, goragoko solairuetan eslkia egon arren, altxaeran ez dago guztiz itxia, hau da, 2. mailako egituraren parte diren
tiranteek emango diote itxitura (baina airea pasatzen da).
Eraikinaren garapen prozesua:
1-egitura nagusia: komunikazio elementuak eta estalkia
2-erabilerak: egitura nagusitik zintzilikatuta
3-zirkulazioa: kota ezberdinen arteko lotura ibilbidea
4-egitura osagarria: tiranteez eginiko 2.mailako egitura eta itxitura
Emaitza:
Ebaketa konstruktiboa: Eraikina zintzilik badago ere, inguruko 4 komunikazio elementuetan eta bere baitan duen beste batean eusten da. Estalkia zertxa espazial batez osaturik dago, zeinak jarraitasuna duen aipaturiko inguruko komunikazio elementuetaraino. Solairuak aldiz, 1m-ra zintzilikaturiko tiranteen bidez eusten dira, zeinak IPE-z eratuak dauden.
Oinak:
Barne espazioak: solairu guztietara iritsi daiteke eskaileren edo igogailuaren bidez. Solairuak oina librea dute, baina altzariak sabaian gordetzen dira, sabai faltsua eratuz. Aktibitatearen arabera beharrezkoak badira, jaitsi daitezke txirrika sistemen bidez.
Altzarien posizioen detailea: sabaian biltzen diren altzariak, mahaiak eta aulkiak dira, baina lanparak ere jaitsi daitezke beharrezko alturara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario