sábado, 28 de noviembre de 2009
viernes, 27 de noviembre de 2009
€spanish dr€am
Aurreko astean, etxebizitzaren inguruko dokumental hau bota zuten ONCE-ko egoitzan. Interesgarria benetan. Azken urte hauetan eman den "boom inmobiliarioaren" azalpenaz gain, horren aurrean proposatu litezkeen alternatibak ere tratatzen ditu, Santiago Cirugedak proposaturiko estalkien erabilpena, etxebizitza modulu berrien instalazioekin, esaterako.
€SPANISH DR€AM from Guillermo Cruz on Vimeo.
jueves, 26 de noviembre de 2009
proiektuaren estrategia
_ Bi erabilera nukleo:
·Sinbolikoa - erabilera "pasajeroa"
_ Egunerokosunaren erasbilerak jarraitasuna lortu hiritik parkerako trantsizioan
_ Erabilera "pasajeroak" izaera erakargarria izan behar du
sábado, 21 de noviembre de 2009
hodeiaren emaitza
1. miniproiektua from aitziber on Vimeo.
viernes, 20 de noviembre de 2009
1. miniproiektua
7 pertsonen ideien konbinazioz hodei bat sortzea ez da lan erraza izan, baina azkenean... egina dago!!
Arkitekturan dauden hodei ugarien adibideak ikusita, hasiera batean hodei izaera hobekien deskribatzen duen elementua erabiltzea erabaki genuen: globoa, horretarako Madrilgo 11-M-ko biktimen omenez eraikitako monumentuan oinarrituz.
Ideia erakargarria zen; alde batetik barruko globoaren materialaren (efte-a) malgutasunak, Valbuenako elizaren gangei berezko forma emateko bidea ematen zigun, ebaketa nahiko erreala sortuz, material guztiz ezberdin batekin, eta bestetik kanpotik beste itxitura edo azal baten beharra izateak, bi itxura ezberdin sortzea ahalbidetzen zigun.
Hala ere, maketan pentsatzen hastean, arazoak etorri ziren. Egitura oinarritzat zuen ariketa batetarako, egitura fisikorik gabeko maketa bat egitea ez zen egokiena; batez ere, guk ere ez genekielako aurrera nola jarraitu.
Beraz, nahiz eta ideia guztiok gustoko izan, bide hau baztertzea erabaki genuen. Gerora, ibardin zerbitzu gunean erabiltzen ari diren portikoak etorri zitzaizkigun burura, baina ideiari buelta batzuk eman ostean, hau ere bazterturik geratu zen.
Hurrengo inspirazio iturri bezala, Lancashiren kokatutako soinu-zuhaitza erabili genuen. Oinarri fin batetik hasi eta goruntz joan ahala, horizontalean ere zabalduz joango zen irudia eratuko luke.
Maketarekin probak egin ostean, sinplifikazio batera pasa ginen, zeinak era berean, azkenean izango zen hodeira bideratuko gintuen.