Mostrando entradas con la etiqueta 2. lauhilabeteko ariketa: alde zaharreko hutsuneak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 2. lauhilabeteko ariketa: alde zaharreko hutsuneak. Mostrar todas las entradas

domingo, 13 de junio de 2010

Logroñoko alde zaharreko interbentzioa: pausuz pausu

1_IDEIAREN GARAPENA

-Gaur egungo egorera: zoru mailako ibilbidea eta orube hutsak
-Ikusten ditugun aukerak:
-Kota ezberdinen artean lotura berriak sortu
-Ibilbide berriak sortu altuera ezberdinetan
-Proposatutako garapena: interbentzio bertikala planteatzea, hau da,
komunikazio elementu bertikalak txertatzea alde zaharreko hutsuneetan eta gaur egungo eraikinen estalkien kotan, ibilbide berriak sortzea
-Ibilbidearen osagarri modura, bertatik erabilera ezberdinetako bolumenak eskegi


2_GARATUTAKO PROGRAMA

Alde zaharra aktibatzeko pentsaturiko estrategia batetik abiatu ginenez, 3 orube hutsetarako programa mixtoa proposatu genuen. Dena den, antolamendu horretako 2 eraikin nagusiak garatu ditugu: espazio publikoaren jarraipen eraikina izango dena, hau da, plaza eraikina eta hotel-spa eraikina.


3_ERAIKINEN GARAPEN PROZEDURA

Guk garatutako eraikinek prozedura bera jasan dute:
1- egitura nagusia: komunikazio elementuak eta estalkia
2- erabilerak: egitura nagusitik zintzilikatuta
3- zirkulazioa: kota ezberdinen arteko lotura ibilbidea
2- egitura osagarria: tiranteen bidez 2. mailako egitura eta itxitura lortu

4_ESPAZIO PUBLIKOAREN ERAIKINA

Eraikin hau sortzeko ideia eta batez ere beharra, goiko zirkulazioari erabilerak ematerakoan sortu zen. Izan ere erabilera pribatuetaz gain, gaur egungo kaleetan gertatzen den bezala, espazio publiko irekien beharra ikusi genuen.

Eraikin honen bitartez, alde batetik, goiko ibilbidean kota aldaketak sortzen dira; pasarelek alde zaharreko maila jarraitzen duten eraikinen eskala jarraitzeko. Bestetik, kalearen eta pasarelaren arteko lotura ibilbidea eratzen da, ibilbide horretan aktibitate ezberdinak gertatzeko solairuak pentsatu direlarik.



Ibilbidea behe solairuan guztiz irekia da, kaleko ikuspegia eraikinera sartzen utziz eta bien arteko interakzio bat lortuz. Bestalde, goragoko solairuetan eslkia egon arren, altxaeran ez dago guztiz itxia, hau da, 2. mailako egituraren parte diren
tiranteek emango diote itxitura (baina airea pasatzen da).

Eraikinaren garapen prozesua:
1-egitura nagusia: komunikazio elementuak eta estalkia
2-erabilerak: egitura nagusitik zintzilikatuta
3-zirkulazioa: kota ezberdinen arteko lotura ibilbidea
4-egitura osagarria: tiranteez eginiko 2.mailako egitura eta itxitura

Emaitza:

Ebaketa konstruktiboa: Eraikina zintzilik badago ere, inguruko 4 komunikazio elementuetan eta bere baitan duen beste batean eusten da. Estalkia zertxa espazial batez osaturik dago, zeinak jarraitasuna duen aipaturiko inguruko komunikazio elementuetaraino. Solairuak aldiz, 1m-ra zintzilikaturiko tiranteen bidez eusten dira, zeinak IPE-z eratuak dauden.

Oinak:

Barne espazioak: solairu guztietara iritsi daiteke eskaileren edo igogailuaren bidez. Solairuak oina librea dute, baina altzariak sabaian gordetzen dira, sabai faltsua eratuz. Aktibitatearen arabera beharrezkoak badira, jaitsi daitezke txirrika sistemen bidez.

Altzarien posizioen detailea: sabaian biltzen diren altzariak, mahaiak eta aulkiak dira, baina lanparak ere jaitsi daitezke beharrezko alturara.

5_HOTEL-SPA ERAIKINA

Eraikin hau eratzen duten bolumenak ere, ibilbide bat bezala planteatzen dira, baina plaza eraikinak baino pribatutasun handiagoarekin eta funtzio definituarekin. 2 erabilerak hutsunearen geometriara egokitzeko, 3 Komunikazio elementuren artean eusten dira, baina horietako batek hotela hartzen du eta beste biek spa-ren zirkuitoa.

Eraikinaren eraikuntza prozesua:
1-egitura nagusia: komunikazio elementuak eta estalkia
2-erabilerak: egitura nagusitik zintzilikatuta
3-zirkulazioa: kota ezberdinen arteko lotura ibilbidea
4-egitura osagarria: tiranteez eginiko 2.mailako egitura
5-itxitura: oihal horma

Ebaketa konstruktiboa: Eraikinaren estalkia makro-zertxez egituratuta dagoenez, ibilbide guztia eustea ahalbidetzen du. Eraikina eta zoruaren artean espazio irekia dago, zeinaren estalkia, edota eraikinaren behe oina, beira estrukturalez eginiko piszina batek eratzen duen, pribatutasuna mantenduz, kanpotik barnealdea ikusteko aukera izanik.
Solairuak eusteko 2.mailako egitura bezala, 1metroka kotaturiko tiranteak baliatu dira, IPE formakoak baina itxitura egokia lortzeko, kanpotik oihal-horma erantsi zaio.

Sparen oinak: Bi komunikazio elementuren bidez eusten dira, batetik sartu, ibilbidea egin eta bestetik ateratzera bideratzen dutelarik.

Barne ikuspegiak

miércoles, 2 de junio de 2010

2. lauhilabeteko entrega eta informazio osagarria


A1 panelaz gain beharrezko informazio osagarria eta ebaketa xehetuak :

miércoles, 12 de mayo de 2010

ariketaren zuzenketa

Entregaren ondorengo zuzenketan ateratako ondorioak honakoak dira (edo ondorioak baino, birplanteatu eta zuzendu beharreko atalak):

1) Hasiera batean genuen programa spa-hotela eta etxebizitzak ziren. Geroago, guk planteatutako estrategiari erantzuna emateko, programa zabaldu egin genuen, baina programa handiegia dugunez, hasiera batean tokatzen zitzaiguna bakarrik garatzea (plano xehetuetan) erabaki dugu.

2) Pasarela guztia kota berdinean egotea diskutigarria da, beheko terrenoa maldan dagoelako. Horregatik, pasarelan kota ezberdintasuna sortu behar dira, puntu horiek plaza bertikalak sortzeko erabiliz.

3) Pasarela gaur egungon etxebizitzetatik ahalik eta independienteena egiteko (egitura aldetik), komunikazio elementu nagusiez gain, "zutabe-igogailu" gehiago sartzea beharrezkoa da.

4) Eraikin zaharren inguruan, aire pasatzen utzi (eraikin berrien eta zaharren arteko gainjarketa, edota gehiegizko hurbilketa ekidin).

5) Aztertu pasaleraren eta eraikinetako solairuen ebaketak: nolakoak izan behar diren altuerak...

6) Pentsatu zer gertatzen den eta nola ematen diren pasarela eta eraikinen arteko lotura.

martes, 4 de mayo de 2010

entrega atalka


Programako erabilera ezberdinak, behe oinetik igo egin dira, zirkulazio edo ibilbide berri bat sortuz alde zaharreko eraikinen estalkien kota inguruan. Zirkulazio honen bidez, erabilera ezberdinak beraien artean tartekatu daitezke, erabiltzaile aniztasuna ere bultzatuz.

Zirkulazio berri hau, pasarelen bidez eraikitzen da, zeinak era berean berau eusteko balio duten komunikazio elementu-zutabeetan amaitzen diren.

Pasarela eta komunikazio elementu hauek erabat publikoak diren arren, etxebizitza erabilerak ere badaudenez ibilbidean zehar, hauek komunikazio elementu pribatu baten bidez hornitzen dira.

Zirkulazio berriari esker, eraikin berriak kota altuagoan kokaturik daude, ia behe oin guztia irekia geldituz, eta bolumenek argi gehiago lortuz.


Ibilbide berriaren bidez, alde zaharra berrantolatzeaz gain, alde zaharra hiriko beste espazio batzuekin lotzea lortzen da, errepideak sortzen duen maila aldaketa handia gaindituz. Honela, merkatu plazatik parkerainoko irisgarritasuna hobetzen da.

Erabilera publikoenak, beheko espazio publikora iritsiko dira, eraikinaren eta beheko espazioaren arteko erlazioa bilatuz.

Gaur egun dauden medianera eta etxebizitzei dagokienean, eraikin berriek ez dituzte eraikin zaharren medianerak ikutuko, soilik beharrezko egitura apoiatuko dira bertan. Hontaz gain, medianerei soluzioa emateko, inguruan izango dituen funtzioen arabera, 2 bide erabiliko ditugu: medianera begetala sortu edota pintura hutsaz berrestali.

jueves, 8 de abril de 2010

ariketaren garapena IV

Egitura espaziala maketara eramaten:

Tamaina ezberdineko 3 moduluak

Moduluen antolaketa

PROBAK EGIN ONDORENGO ONDORIOAK:
Alde zaharra berreraikitzeko bide berriak erabiltzea aberasgarria bada ere, aukera hau ez dela egokiena ikusi dugu. Eraikinek erabilera bat izateaz gain egitura funtzioa ere hartzen dutenez, oso egitura konpaktoak sortu zaizkigu eta beheko espazioa izan da kaltetuena. Honi soluzio egokiago bat emateko eta behe espazio hori irekiago izateko (eta argiztapen eta aire gehiago izateko), proiektuari beste buelta bat ematea erabaki dugu.

lunes, 5 de abril de 2010

ariketaren garapena III

Orain arteko ideiari maketaren bidez bueltak eta bueltak eman ondoren, konturatu gara ez dagoela erlaziorik oraingo proposameren eta egindako eskemaren artean. Horregatik, proposamen hau alde batera utzi eta eskematik lortzen genuen antolamendua 3 DIMENTSIOETARA eramatea pentsatu dugu, erretikula espazial bat sortuz.

Honetarako, Yona Friedman-en proiektu utopikoetara jo dugu.

Módulos apoyados unos sobre otros
en equilibrio orgánico (Yona Friedman)


Antolamendu berriari hasiera emateko, erabilerak modulutan banatu ditugu, 3 modulu ezberdin sortuz, zeinak elkarren artean tartekatuko ditugun. Baina erretikula espazial honen eraketan ere bi biderekin aurkitzen gara. Batetik, lehenengo irudian ikusten den bezala, moduluak berak egin alhal izango dute erretikula guztiaren egitura lana. Bestetik, eta bigarren irudian ikusten den bezala, egitura bat proposatu dezakegu, zeinak moduluak bertan txertatzeko aukera emango digun.


miércoles, 17 de marzo de 2010

ariketaren garapena I

Erabilera mixtoak nola erlazionatu lortzeko egindako eskema-organigrama da hau. Batetik alde zaharra aktibatzeko beharrezkoak ikusten ditugun funtzioak tartekatzen ditugu eta bestetik, alde zahar horren eta erabilera horien erabiltzaile posible guztiak.

Eskema honetatik ateratzen dugun ondorioa zera da, batez ere 3 erabilera multzo bereizten ditugu; osasun-aisialdia, sozio-kulturala eta bizitza-espazio komunak.
Era berean, talde bakoitzeko erabilerak tipologia bakarrean sinplifikatu daitezke, honela erabilera anitzeko guneak sortuz, zeinak era berean, etxebizitza erabilerekin tartekatuko liratekeen.

Beraz, bolumen berrien behe oinetan hiritar eta bisitarientzat interesa duten aktibitateak kokatuko lirateke eta gorakoko mailetan, etxebizitzen osagarri izango diren programak.

Hurrengo pausua erabilera mixtoko bolumenak sortu eta hutsuneetan kokatzeko azterketa egitea da, bakoitzak ze soluzio emango liokeen hutsune bakoitzari ondorioztatuz.

martes, 16 de marzo de 2010

ariketaren analisia

2. lauhilabeteko ariketaren analisi bat egitea beharrezkoa da, batez ere ariketaren planteamendua nondik nora egiten ari garen jakiteko.
Hasiera batean, jarraian ditugun 3 hutsuneetarako, hainbat erabilerako programa genuen, nolabait elkarren artean batu zitezkeenak: zahar eta gazteentzako etxebizitzak, fisio-osasun etxe txiki bat, spa eta hotela.

Alde zaharraren eskala bolumetrikoa jarraituz planteatu genituen eraikin edo hasierako bolumen batzuk baina akats batean erori ginen: azkenean etxebizitza erabilerak (erabilera pribatuagoa litzatekeena) gainontzeko programatik banandu genuen.


Zuzenketaren ondoren konturatu ginen ahalik eta antolamendu onena lortzeko, erabilerak elkarren artean nahastu behar genituela, espazio libre guztia aktibatzeko, eta ez publikoa den zonaldea bakarrik.

Horregatik, eraikin "hibrido" horren bila haseko, ondorengo faktoreak erlazionatu ditugu:

1- ALDE ZAHARRA AKTIBATZEKO BEHARREZKO ERABILERAK
2- BIZTANLE EDO ERABILTZAILE MOTAK ETA BAKOITZAREN BEHARRAK

Fakrore hauen arteko erlazioa bilatzean, erabilera mixtoak nola erlazionatu lortzen dugu, eraikinaren bolumenaren antolamendua erraztuz.

Behin erlazio hau eginda dugula, tipologietan pentsatzen hasi gara. Ahalik eta adibide errealenak bilatzen saiatu gara, guztien arteko loturak emango duen bolumena ahalik eta errealena izan dadin.

lunes, 1 de marzo de 2010

alde zaharra berrantolatzeko lehenengo eskemak

ALDE ZAHARRAREN ANTOLAMENDU OROKORRA GUNE HUTSETAN:

PROGRAMAKO ERABILERA BAKOITZAREN GARAPENA: kokapena, programaren garapena eta adibideak